PILULAK NOLA ERABILI
Webguneko goiburuan, hasierako orriaz gain, pilulak, gidak eta iruzkin eta ekarpenetarako atala aurkituko dituzue.
“Pilulak” atalean saioetan landuko diren gaiak daude, eta “iruzkin eta ekarpenak” atalak aukera ematen du gai baten inguruan iruzkinak egiteko edo jarduera baten gainean ekarpenak egiteko.
Ez da derrigorrezkoa pilula guztiak egitea, banaka lantzeko moduan prestatu baitira. Hala ere, gomendatzen da 0. pilula egitea beste edozein pilula baino lehen, ikasleek zer dakiten jakiteko. Honek balioko digu pilulen aurreko eta ondorengo ebaluazioa egiteko.
Hasierako orrian materialari buruzko informazioa aurkituko duzue: nola erabili eta proiektuaren xehetasunak. “Proiektuaren xehetasunak” atalean sartuta, jakin ahal izango duzue zein helbururekin sortu dugun material hau; metodologia, helburu didaktikoak, edukiak eta bestelako informazioa ere aurkituko duzue.
Pilula bati ekiteko, landu nahi duzuen sekuentzian klik egin besterik ez duzue. Aukeratutakoan, jardueretara joango zarete eta lanean hasi ahal izango zarete. Gomendatzen dugu jarduerak jarraian egitea, ezagutzak behar bezala eskuratzeko. Jarduera batetik bestera pasatzeko, hurrengo jarduerara eramango zaituzten botoian klik egin beharko duzue.