Frankismoaren Esklaboak

PROIEKTUAREN NONDIK NORAKOAK

MEMORIA HISTORIKOA SENTSIBILIZAZIO METODO GISA

Material hori sortzera eraman gaituzten arrazoien artean, nabarmentzekoa da gazteek historia ezagutzearen garrantzia, botere-dinamikek, arau sozialek eta genero-rolek gizarteak denboran zehar nola moldatu dituzten ulertzea ahalbidetzen baitu. Alde horretatik, interesgarria iruditu zaigu materiala lantzea 14 urtetik aurrerako pertsonekin.

Material horri esker, historiari buruzko gogoeta egin daiteke, eta komunikaziorako konpetentziak landu daitezke ere.

 

METODOLOGIA

Jarduerek ikaskuntza-prozesua esanguratsua izatea bermatu behar dute, bai logikoki, bai psikologikoki. Hau da, alde batetik, lantzen diren edukiek erlazio logikoak izan behar dituzte, eta, bestetik, ikasleen beharretara eta ezagutzetara egokitu behar dira.

Berdinen arteko interakzioa garrantzitsua da ideia errealen trukea eta eztabaida sustatzeko; hau da, adimen kritikoa, objektibotasuna eta hausnarketa diskurtsiboa garatzeko. Horrela, gogoetarako metodologia erabiliko dugu lehen aipatutako guztia lantzeko. Beraz, banakako lana eta ahalegina ez ezik, talde-lana ere funtsezkoa izango da, norbanakoak besteekin elkarreragiten ikasiko baitu.

HELBURUAK

HELBURU OROKORRA

Lan behartuaren erabilera aztertzea, errepresio- eta berreraikuntza-tresna gisa garai historiko desberdinetan, bereziki Gerra Zibilaren ondorengo Espainiako testuinguruan zentratuz, haren ondorio gizatiar, ekonomiko eta sozialei buruzko ikuspegi kritiko eta hausnartzailea garatzeko.

HELBURU ESPEZIFIKOAK

  • Gerra Zibilaren ondoren Gipuzkoan eta inguruko lurraldeetan derrigorrezko lanaren egoera aztertzea, Espainiako testuinguruaren adibide adierazgarri gisa.
  • Testuinguru historiko lokaletan derrigorrezko lanari lotutako giza eskubideen urraketen inguruko hausnarketa kritikoa sustatzea, gaur egun duten garrantzia azpimarratuz.
  • Memoria historikoaren garrantzia aldarrikatzea, iragan errepresiboa ulertzeko eta kontzientzia sozial kritikoa eraikitzeko tresna gisa.

GARATU BEHARREKO ZEHARKAKO OINARRIZKO GAITASUNAK

Oinarrizko gaitasunak dokumentu honetatik atera dira: «Heziberri 2020: hezkuntza-eredu pedagogikoaren esparrua».

A) HITZEZKO KOMUNIKAZIORAKO, HITZIK GABEKO KOMUNIKAZIORAKO ETA KOMUNIKAZIO DIGITALERAKO GAITASUNA.

  • Ahoz eta idatziz arintasunez, autonomiaz, sormenez eta eraginkortasunez komunikatzea.
  • Gorputz-hizkuntzaren, hizkuntza artistikoaren eta matematikoaren oinarrizko kodeak modu integratu eta harmonikoan erabiltzea.
  • Gizarte-komunikabideen mezuak kritikoki interpretatzea eta ebaluatzea.
  • IKT baliabideak modu egoki, eraginkor eta arduratsuan erabiltzea, zeregin bat diseinatzean eta planifikatzean, informazioa kudeatzean, ekoizpen digitalak sortzean, lankidetzan aritzean eta emaitzak jakinaraztean.
  • Errealitate soziokomunikatiboa modu kritikoan interpretatzea eta bere testuinguruko komunikazio-prozesuetan modu arduratsuan eta zentzu etikoarekin parte hartzea.

B) ELKARREKIN BIZITZEKO GAITASUNA.

  • Norberaren eta besteen desioen gogobetetzea uztartzea, norberaren sentimenduak, pentsamenduak eta desioak modu asertiboan adieraziz, eta, aldi berean, modu aktiboan entzunez eta besteen sentimenduak, pentsamenduak eta desioak kontuan hartuz.
  • Taldean ikastea eta lan egitea, erantzukizunak bere gain hartuz eta helburu komuneko zereginetan lankidetzan jardunez, pertsonen eta iritzien aniztasunak ematen duen aberastasuna aitortuz.
  • Eskolako eta eskolaz kanpoko ekimenetan aktiboki parte hartzea eta lidergoa hartzea.
  • Giza eskubideetatik eratorritako printzipio etikoen arabera eta bizikidetzarako oinarrizko konbentzio sozialetatik eratorritako arau sozialen arabera jokatzea.
  • Gatazkak elkarrizketaren eta negoziazioaren bidez konpontzea.

C) IKASTEN ETA PENTSATZEN IKASTEKO GAITASUNA.

  • Hainbat iturritako informazioa bilatzea, hautatzea eta erregistratzea (inprimatuak, ahozkoak, ikus-entzunezkoak, digitalak…).
  • Informazioa ulertzea eta buruz ikastea (pentsamendu ulerkorra).
    Informazioa interpretatzea eta ebaluatzea (pentsamendu kritikoa).
  • Ideiak sortzea eta hautatzea (pentsamendu sortzailea).
  • Baliabide kognitiboak modu estrategikoan erabiltzea, ikasitakoa beste egoera batzuetara mugiaraziz eta transferituz.

D) IZATEN IKASTEKO GAITASUNA.

  • Bere pentsamendua eta ikasteko estilo kognitiboa autorregulatzea.
  • Gorputz-funtzioak eta gorputz-irudia autoerregulatzea.
  • Emozioak autorregulatzea.
  • Bere jokabide morala autorregulatzea.
  • Erabakiak eta betebeharrak gauzatzeko motibazioa eta borondate-indarra autorregulatzea.
  • Autoestimu positiboa eta errealista izatea.
  • Erabaki pertsonalak hartzea eta bere erabakien eta betebeharren erantzukizuna bere gain hartzea.

E) EKIMENERAKO ETA ESPIRITU EKINTZAILERAKO GAITASUNA.

  • Ideia eta irtenbide berriak sortzea, eta errealitatea hobetzeko alternatibak proposatzea, espiritu kritiko, solidario eta erantzukizun sozialetik abiatuta.
  • Planifikatutako ekintzak gauzatzea eta doikuntzak egitea, beharrezkoak direnean.
  • Egindako ekintzak ebaluatzea eta hobetzeko proposamenak egitea.

 

GAITASUN DIGITALAK:

Informazioa:

· Informazioa nabigatzea, bilatzea eta iragaztea.

· Informazioa ebaluatzea.

· Informazioa biltegiratzea eta berreskuratzea.

Komunikazioa:

· Teknologien bidez elkarri eragitea.

· Informazioa eta edukiak partekatzea.

· Kanal digitalen bidezko lankidetza.

Edukia sortzea:

· Edukiak garatzea.

· Egile-eskubideak eta lizentziak

Segurtasuna:

· Gailuak babestea.

· Datu pertsonalen babesa.

Problemak ebaztea:

· Teknologiaren berrikuntza eta erabilera modu sortzailean

EBALUAZIOA

Ebaluazioa modu autonomoan egingo da.

Gainera, kualitatiboa ere izan daiteke, kontuan hartu ahal izango baitira ikasleen parte-hartzea, jardueren gauzatzea eta hausnarketarako gaitasuna.

ESPAZIOAK ETA DENBORA ANTOLATZEA

Pilulak ikasgelan bertan landu daiteke, uneko gai-zerrendaren arabera, baita ikasgelatik kanpo ere, ikasleek modu autonomoan. Honek ere herritarrak orokorrean materiala erabiltze ahalbidetzen du.

Jarduera guztiak banaka egin ahal izateko pentsatuta egongo dira. Baina beti da aberasgarriagoa ideiak partekatu eta eztabaidatzen badira. Horregatik, orrialde honetan bertan ideia horiek partekatzeko online topaguneak aurkitu ahal izango dira.

DENBORALIZAZIOA

Pilulak banaka egiteko diseinatuta daude. Hau da, ez da nahitaezkoa sekuentziatuak egitea edo guztiak osatzea. Hala ere, ezarritako ordenari jarraitzea gomendatzen dugu, ordena kronologikoa jarraitzen baitute. Pilula bakoitza 90 minutuan egiteko diseinatuta dago.

Frankismoaren Esklaboak
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.