Frankismoaren Esklaboak

5.- Jaizkibeleko errepidea

SARRERA

Batzuetan, eguneroko paisaiek ikusten ez diren istorioak gordetzen dituzte. Lezotik Hondarribira igotzen den Jaizkibeleko errepidea gaur egun ohiko bide bat da Gipuzkoako mapan. Baina bere asfaltoaren azpian, Gerra Zibilaren ondoren derrigorrez lan egitera behartu zituzten ehunka pertsonen aztarnak daude: beldurra, sufrimendua eta isilpeko erresistentzia.

“Jaizkibeleko errepidea” kontakizunak gure ingurunea beste begi batzuekin ikustera gonbidatzen gaitu. Testigantzen eta dokumentuen bidez, ezagutzen dugu nola preso errepublikanoek —“desafektu” edo “zigortutako langile” gisa sailkatuta— eraiki zuten errepide hau, ez herritarren zerbitzura, baizik eta helburu militarrekin.

Baina badago beste historia bat ere: presoen eta lezoarren arteko harremanak, elkartasun-sare txikiak, eta denborak ezabatu nahi izan duen oroimena, oraindik ere mendien eta sasi artean bizirik dirauen oroimena.

Istorio hau entzutea ez da soilik iraganeko gertakariak ezagutzea; justizia sinbolikoaren ekintza bat da. Isilarazitakoen sufrimendua aitortzeko aukera da, eta memoria baliabide gisa ulertzeko modua: iragana ulertu, oraina hausnartu eta gizarte kontzienteago eta kritikoago bat eraikitzeko tresna gisa.

BEROKETA ARIKETA

Ariketa: “Badakitena / Imaginatzen dudana” 

  • Zer dakizu Jaizkibeli buruz? 
  • Zer uste duzu duela kartzelariek edo derrigorrezko lanek errepide batekin zerikusia izan dezaketela? 
  • Idatzi 3 galdera podcasta entzutean argitu nahiko zenituzkeenak.

PODCASTA

Ariketa: “Helburuarekin entzun” 

PIodcasta entzuten duzun bitartean hurrengo atalak kontuan hartu: 

  • Gertaerak: Zein datu zehatz agertzen dira? 
  • Ahotsak edo emozioak: Zein sentimendu edo tonua sumatzen duzu? 
  • Galderak edo zalantzak: Zer pizten zaizu buruan? 

Ez da hitzez hitz idazten, gako-hitzak soilik. 

ARIKETAK

Ariketa – “Iraganeko ahotsak” (antzezpen laburra) 

  • Talde/Pertsona bakoitzak pertsonaia bat aukeratzen du (presoa, soldadua, auzokoa, herriko umea…). 
  • 1 minutuko lehen pertsonako monologo bat prestatzen dute: 
    “Nik han egon nintzen eta ikusi nuen…” 
  • Ondoren, ahoz egiten bada, elkarri entzuten diote eta tonuaren, argitasunaren eta emozioaren inguruko feedback-a ematen dute. Idatziz egiten bada, tonuaren, argitasunaren eta emozioaren inguruko feedback-a ematen dute era berean.

Ariketa – Gidatutako eztabaida: “Zergatik gogoratu?” 

  • Eztabaidaren gaia: 
    Zentzurik al du oraindik Jaizkibeleko gertakariak gogoratzeak? 
  • Rol birakariak: bozeramailea, moderatzailea, behatzailea.

Ebaluazio-irizpideak: 

  • Entzun eten gabe. 
  • Besteak esandakoari erantzun (ez errepikatu). 
  • Argudio argiak eta podcasteko adibideak erabili. 

Ariketa – “Nire podcasteko oihartzuna” 

Ikasle bakoitzak ahots-ohar bat grabatzen du edo ozen esaten du: 

  • Podcastetik markatu dion esaldi bat. 
  • Sortu dion emozio edo pentsamendu bat. 
  • Bere familiarekin edo komunitatearekin partekatu nahiko lukeen ideia bat. 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Frankismoaren Esklaboak
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.