SARRERA
Lan-esparru frankistetan bizitzea muga-mugako esperientzia izan zen: goseak, indarkeriak, nekarik gabe gabeko lanak eta heriotzaren etengabeko mehatxuak markatutako egunerokoa. Unitate honek errealitate horretara hurbiltzen gaitu bertan bizi izan zutenen ahotsen bidez, datuen hotzatik urrun, oraindik ere min egiten duten oroitzapenen bidez.
Testigantzek eguneroko lan izugarriak kontatzen dizkigute, tratamendurik gabeko gaixotasunak, bizitzeko modukoak ez ziren barrakoiak, zigorketak eta desesperazioz egindako ihesak. Baina, aldi berean, bizirauteko ahalmena ere agerian uzten dute, bizitzari eutsi ahal izateko eguneroko estrategiak eta baldintzarik okerrenetan ere gizakiak duen erresistentzia.
Istorio hauek entzutea memoria- eta errespetu-ekintza bat da. Ulertzen laguntzen digu kontzeptu bakoitzaren —“zelai”, “preso”, “lan behartua”— atzean gorputzak, emozioak eta eten ziren bizitzak daudela. Unitate honen bidez iragana enpatiaz eta pentsamendu kritikoarekin begiratzen ikasiko dugu, gertatutakoa ez ahazteko eta inoiz ez normalizatzeko.
BEROKETA ARIKETA
Ariketa: “Pisua duten bost hitz”
Gosea – Barrakoiak – Gaixotasuna – Lana – Ihesa
- Hasteko, hitz bakoitza emozio edo irudi mental batekin lotu.
- Ariketa hori egin ondoren pentsatu hurrengo galderan: Zein izango litzateke, zuen ustez, lan-esparru batean eguneroko bizipena?
PODCASTA
Ariketa: “Bost kapitulu, bost ahots”
Podcastaren bost zatiak hurrengoak dira:
- Gosea
- Alojamentua
- Gaixotasuna eta heriotza
- Lan extenuantea
- Ihesak
Entzun eta sailkatu atal bakoitzeko hurrengo aspektuak:
- Testigantzako gako-hitzak
- Iradokitzen dien irudia edo emozioa
- Sortzen zaien galdera bat
Nola islatzen dira ahots horiek eta zer emozio transmititzen dituzte? (lotsagabezia, injustizia, adorea, duintasuna…)Bost kapitulu, bost ahots
ARIKETAK
Ariketa – “Gutunak barrakoitik”
Hurrengo esaldiarekin hasita podkastaren 5 gaietako bat (gosea, alojamentua, gaixotasuna, lana edo ihesak) aukeratu eta gutun bat idatzi behar duzu:
“Gaur idazten dut oraindik bizirik nagoela gogorarazi behar dudalako…”
Ariketa – “Duintasunik gabe biziraun daiteke?”
- Zer da pertsona bat benetan suntsitzen duena: gosea, lana, beldurra edo askatasun falta?
Ariketa – “Ez dut ahaztuko esaldia”
Bakoitzak podkastean aipatutako esaldi bat aukeratu eta hurrengo galderekin hausnarketa egin:
- Zergatik esaldi hori.
- Zein emozio sortu dion.
- Zer gogoratu beharko genukeen, gizarte gisa.