SARRERA
Frankismoko lan behartuak egin zituzten presoen irudiari buruz hitz egiten dugunean, erraza da talde bakar eta homogeneo bat imajinatzea. Baina errealitatea askoz konplexuagoa izan zen. Preso bakoitzaren atzean ibilbide desberdin bat zegoen: borrokan atzemandako soldaduak, “desafektu” gisa sailkatu zituzten bizilagunak, soldaduska behin eta berriz egitera behartu zituzten gazteak, kartzeletako lan ikusezinetan jardun behar izan zuten emakumeak eta, aldi berean, erbestean ihes egin zutenak, etxean ezkutatuta bizi izan ziren “topoak” edota etengabeko jazarpena pairatu zutenak.
Frankoismoak sailkapen sistema zehatza sortu zuen, pertsona bakoitzaren etorkizuna baldintzatzen zuena. Ez zen tramite administratibo hutsa: ideologia, zigorra eta kontrol soziala uztartzen zituen mekanismoa zen. Kalifikazio Batzordeak, batailoi diziplinarioak, “operación aval” deritzona edo destino penalak osatzen zuten sare burokratikoak pertsona bat lan gogor eta umiliagarrietara kondenatu, edo, salbuespenetan, haietatik libratu zezakeen.
Unitate honek sare horren logika ulertzera gonbidatzen gaitu. Haien ahotsetatik eta ibilbideetatik abiatuta ikusiko dugu nola sistemaren arbitrariotasunak bizitza osoak markatu zituen, eta nola errepresioa profil bakoitzera egokitzen zen menpekotasun politikoa ziurtatzeko. Historia hauek ezagutzeak erakusten digu errepresioa ez zela soilik indarkeria fisikoa: gerra galdutakoak —edo erregimen berriarentzat deserosoak zirenak— sailkatu, kontrolatu eta apurtzeko diseinatutako aparatu burokratiko konplexu bat ere bazela.
BEROKETA ARIKETA
Ariketa: “Nork zen nor?”
Ezer entzun baino lehen hurrengo kontzeptuen definizio intutiboa egingo duzue:
- Gerrako presoak
- “Desafektuak”
- Soldadu gazteak (milia egin gabe edo bigarrenez)
- Delinkuente arruntak
- Emakume presoak
Ondoren hurrengo galdera erantzun ezazue:
- Zein talderi zegokion arrisku edo zigorrik handiena? Zergatik?
PODCASTA
Ariketa: “Ibilbidearen mapa”
Podcasta entzun eta sailkatu entzundako atal desberdinak:
- Atxiloketa eta lehen filtrazioa
- Juntas de Calificación
- Batallón Disciplinario / B.T. / B.D.S.T.
- “Operación aval”
- Emakumeen egoera eta salbuespenak
Kontuan izanda hurrengo aspektuak:
- Zer gertatzen da etapa bakoitzean
- Zer erabaki hartzen da presoaren etorkizunari buruz
- Zer injustizia-mota nabarmentzen den (arbitrarietatea, militarizazioa, genero-desberdintasuna…)
ARIKETAK
Ariketa: “Preso baten ahotsa”
Ondoren, preso mota bat aukeratuko duzue:
- Gerrako presoa
- Desafektua
- Bigarrenez soldadutzara deitutako gaztea
- Emakume presoa
- “Topo” edo erbesteratua
Ondoren, preso mota horri jarraituz, gutun pertsonal bat sortuko duzue ondorengo esaldiarekin hasita:
“Nire ibilbidea ez da inork aukeratu duena, baina hona iritsi naiz…”
Testigantzak jaso behar ditu:
- Zer etapa igaro dituen
- Zer beldur edo ziurgabetasun bizi duen
- Nola sentitzen den sistema horren barruan
Ariketa: “Zein neurritan da justizia bat sailkapena?”
- Preso mota desberdinak definitzea justizia-sistema baten tresna neutrala al zen, edo errepresio politikoa antolatzeko mekanismo bat?
Ariketa: “Hitz bakarreko sailkapena”
Ikasle bakoitzak preso mota baterako hitz bakarreko definizio bat sortzen du, entzundako guztia kondentsatuz.
- Gerrako presoa →
- Desafektua →
- Emakume presoak →
- B.T. →
- Topoak →